Era guztietako korapiloak, maitasuna eta harrapakinak dituen trama zentzugabe honetan Javier Losán, Santiago Urrialde eta Esther del Pradok ere parte hartzen dute. Sarrerak eskuragarri daude
Baluarteko Areto Nagusia umorez beteko da heldu den irailaren 19an, 20:00etan, Que Dios nos pille confesados komediaren antzezpenarekin. Josema Yustek zuzendu eta antzeztu duen lana Alberto Papa-Fragomen eta Rodrigo Sopeñaren sinadura darama eta atsedenik gabeko ordubete eta erdiko dibertsioa agintzen du. Yusterekin batera, oholtzara igoko dira Javier Losán, Santiago Urrialde eta Esther del Prado, susmoz, iruzurrez, poliziez, lapurrez, erromantzez eta tentazioz beteriko korapiloa bizitzeko. Istorio honetan, denek dituzte sekretuak eta inor ez dago bekatutik libre…
Sarrerak 25,95 eta 29,95 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.