Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
03/11/2026

Puro Relajo Baluartera itzuliko da 'Castillos en el aire' ikuskizunarekin, amets egiteko eta hunkitzeko bidaia musikala

Nafarroako taldeak ikuskizun intimo eta zainduena aurkeztuko du 2027ko martxoaren 21ean, arrakasta handiak, abesti berriak eta moldaketa argitaragabeak uztartuz. Sarrerak salgai daude dagoeneko

  • Puro Relajo
  • mexicanas
  • concierto Baluarte


Badira ezinezkoak diruditen ametsak, arrastoa uzten duten maitasunak eta denbora igarotzen ez balitz bezala gordetzen ditugun promesak. Horixe da Castillos en el aire ikuskizunaren ardatza. Puro Relajo martxoaren 21ean itzuliko da Baluarteko Areto Nagusira, arratsaldeko 19:00etan, musikaz emozioaren eta gertutasunaren bidez gozatzeko proposamenarekin.

Plazak eta jaiak bete ohi dituen taldeak oraingoan auditorioetarako pentsatutako formatua aurkeztuko du, eszenaratze intimoago eta zainduagoarekin. Iruñeko auditorioan, taldeak bere arrakasta handietako batzuk errepasatuko ditu eta abesti berriak aurkeztuko ditu, moldaketa argitaragabeekin. Hori guztia, zuzeneko emanaldien berezko estiloari eta energiari eutsiz.

Kontzertu honetarako sarrerek 25, 30 eta 35 euro balio dute, eta dagoeneko salgai daude Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez: 25,95 / 30,95 eta 35,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Horrez gain, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.