Tchaikovskyren musika duen balleta Théâtre Classique konpainiaren eskutik itzuliko da Areto Nagusira arratsaldeko 18:00etan. Azken sarrerak salgai
El Cascanueces, ballet klasiko unibertsaleko Gabonetako obrarik onena, Baluartera bueltatuko da igande honetan, hilak 19an (18:00etan), Théâtre Classique konpainiaren eskutik. Tchaikovskyren musika bikainarekin balletean egindako istorio hau 1892an San Petersburgoko Mariinsky antzoki mitikoan estreinatu zen. Théâtre Classique konpainiak Gabonetako amets honen bertsio berezia eskainiko du Nafarroako Auditorioko Areto Nagusian, panpina bizidunekin, izaki gaiztoekin eta heroi sinesgaitz batekin: Cascanueces Printzea; irudimena piztu eta publikoa fantasiaren erresumara eramango duen istorioa.
Sarrerak 31, 36 eta 39 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.
Haurrentzako ipuin-formaren pean –Eguberri gauean bizitza hartzen duten panpinak, neska protagonista abentura magikoak bizitzera eramaten dutenak–, El Cascanueces balleta Gabonetako espirituaren fabula bat da, haurtzaro galduak eragindako atsekabeaz eta helduen errealitatearen eta haurren ametsen munduaren arteko talkaz hitz egiten duena. Balleta, Tchaikovskyren ezagunenetako bat, Lev Ivanov-en jatorrizko koreografiarekin eta Marius Petipa-ren libretoarekin, Alejandro Dumas aitaren testu batetik dator. Testu hori, E.T.A. Hoffmann-en El cascanueces y el rey de los ratones ipuin ospetsuan oinarritu zen.