Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
23/06/2025

Gazteentzako Zinema Tailerraren lehen txanda astelehenetik ostiralera egingo da Baluarten

Plazak agortuta eta Nafarroako Filmotekak antolatuta, tailerrak film labur bat sortzeko etapa guztiak jorratuko ditu. Proposamena ekainaren 30etik uztailaren 4ra arte errepikatuko da

  • taller cine
  • evento Baluarte


Nafarroako Filmotekak Gazteentzako Zinema Tailerraren edizio berri bat egingo du, Baluarten estreinekoz: bihartik ostiralera, hilak 23tik 27ra (lehen txanda; ez dago tokirik), eta ekainaren 30etik uztailaren 4ra (izen-ematea zabalik). Iruñeko auditoriuma eta inguruak plato zinematografiko bihurtuko dira, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zazpigarren Artearen munduan esperientzia praktiko eta hezitzaile osoa eskainiz. Julio Mazarico zinemagile nafarraren zuzendaritzapean, parte-hartzaileek film labur baten sorkuntzaren etapa guztiak aztertu ahal izango dituzte: nozio teorikoak eta gidoiaren idazketa, filmazioa eta azken muntaia. 

Bi tailerrak 10:00etatik 14:00etara izango dira, harrera goiztiarreko aukerarekin 8:30etatik aurrera familia kontziliazioa errazteko. Jarduerak 22 orduko iraupena eta edukiera mugatua (gehienez 15 gazte). Matrikularen prezioa 100 €-koa da eta prezio berezia (75€) honako kasuetan: 2. neba-arreba; Aita/Ama/Legezko tutorea langabezian; Gazte Txartela (Gazte Txartelaren kodea duen Internet bidez bakarrik); Familia ugariak; Desgaitasuna duten pertsonak; CPEN deskontua. Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena beharko da, eta prestakuntza osatzen dutenei diploma bat emango zaie. 

Aurrez aurreko prestakuntza horrek zinema mutuan jartzen du arreta, eta estilo horrek plangintzan, planoen adierazkortasunean eta ikus-baliabideetan zentratzera gonbidatzen du, ikus-entzunezko hizkuntzari buruzko begirada kritikoa eta sortzailea sustatuz. Eduki praktikoez gain, zinemako klasikoen proiekzioak eskainiko dira, prestakuntza aberasteko eta analisi filmikoa sustatzeko. Film laburraren azken emaitza Filmategian proiektatuko da (iralean), zinemagile gazteei beren lana pantaila handian ikusteko aukera eskainiz.