Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
28/09/2023

Perry So maisuak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren lehenengo abonamendu kontzertua zuzenduko du Baluarten urriaren 5ean

Erromantikoak eta unibertsalak emanaldiak Rachmaninov eta Schuberten lanak ekarriko ditu Areto Nagusira eta Nikolay Lugansky pianistak parte hartuko du

  • concierto Baluarte
  • Orquesta Sinfónica de Navarra
  • música sinfónica


Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (NOS) 2023-24 denboraldia urriaren 5ean inauguratuko du Iruñeko auditorioan, 19:30ean, Perry So maisuak NOSko zuzendari titular eta artistiko gisa Baluarteko podiumera igoko dela. Erromantikoak eta unibertsalak izenburupean, abonamenduko lehen kontzertu honetan Nikolay Lugansky pianista errusiarrak hartuko du parte, Sergei Rachmaninov-en Pianorako 2. kontzertua do minorrean, op. 18 obra interpretatuz. Hitzordu musikalaren bigarren atalean berriz, orkestrak Franz Schubert-en 9. Sinfonia Do Maiorrean, D944 "Handia" eskainiko du.

Sarrerak 15, 29 eta 35 eurotan eskura daitezke eta 30 urtetik beherakoek, 12, 23 eta 28 eurotan: www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 9 eta 11 eurotan eskuratu ahal dituzte kontzertua baino hiru egun lehenagotik, soilik leihatilan.