Malagako artista El Niño del Espacio bira berriaren baitan iritsiko da Areto Nagusira. Sarrerak azaroaren 25ean goizeko 11:00etan jarriko dira salgai
Iruñeko auditorioa lehen aldiz bisitatu eta hamar urtera, Pablo Lopez Baluarteko agertokira igoko da berriro heldu den apirilaren 24an (20:00etan). Espainiako antzoki eta auditorio nagusietan egingo duen El Niño del Espacio izeneko biraren baitan eskainiko du kontzertua Areto Nagusian. Zehazki, Pablo Lopezek bere ibilbide musikaleko arrakasta handiak eta album berriko abestiak biltzen dituen errepertorioa interpretatuko du zuzenean.
Sarrerak 58, 69 eta 79 eurotan datorren asteartean, azaroaren 25ean, goizeko 11:00etan jarriko dira salgai ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta puntuan.