Ganbera Aretoan izango den umore ikuskizun honek bakarrizketa, zuzeneko musika, sketchak eta ikusleekiko interakzioa uztartzen ditu. Sarrerak salgai daude jada
Pablo Ibarburu eta Sergio Bezosen umorea datorren 2027ko martxoaren 19an, gaueko 21:00etan, Baluarteko Ganbera Aretora iritsiko da Tiempos tiernos ikuskizunarekin. Gidoilari eta umorista gisa ibilbide zabala dute biek, eta komedia ulertzeko duten modu berezia eta partekatzen duten kimika eramango dituzte agertokira. Tiempos tiernos emanaldiak bakarrizketa, zuzeneko musika, sketchak eta ikusleekiko interakzioa uztartzen ditu, umorearen hizkuntza eta erregistro desberdinak bilduz.
Sarrerak 24 eta 27 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 24,95 eta 27,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.