Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
17/03/2026

NOSk Baluarten martxoaren 26an emango duen denboraldiko 9. kontzertuan Nafarroan jarriko du indarra

Ustekabeko zortea programak Castel eta De Lasernaren obrak ekarriko ditu eta Maite Beaumont mezzosopranoaen partaidetza izango du. Azken sarrerak salgai

  • OSN
  • concierto Baluarte
  • música sinfónica


Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (NOS) nafar kutsu nabarmeneko kontzertua eskainiko du martxoaren 26an, arratsaldeko 19:30ean, Baluarteko Areto Nagusian, 25-26 Denboraldiko hurrengo hitzorduan. Ustekabeko zortea izenburupean, Iruñeko auditoriumean emango duen bederatzigarren abonu programak Blas de Laserna eta José Castel konpositore nafarren bi lan berreskuratuko ditu, eta Maite Beaumont mezzo iruindarrak  bakarlari gonbidatu gisa parte hartuko du.

Aarón Zapicoren zuzendaritzapean, orkestrak Blas de Lasernaren El asalto de Galera, José Castelen 1. sinfonia, Ines de Castroren Eszena eta Luigi Boccheriniren "La casa del diablo" 6. Sinfonia re minorrean interpretatuko ditu, baita Franz Joseph Haydnen Berenizeko Eszena ere.

Programa honetarako sarrerak www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatiletan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke, baita Baluarte Fundazioaren bulegoan eta webgunean ere.