Agerian programak Garcia Leoz, Ravel eta Beethovenen lanak ekarriko ditu Areto Nagusira. Azken sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (NOS) 25-26 denboraldiko 7. kontzertua eskainiko du Baluarten bihar, hilak 26an (19:30ean), gonbidatu berezi batekin: Javier Perianes pianista, 2012ko Musikaren Sari Nazionala eta International Classical Music Awards (ICMA) sarien 2019ko Artista. Areto Nagusian, Perianesek Maurice Ravelen Pianorako Kontzertua Sol Maiorrean interpretatuko du. Perry So Maisuak zuzenduko duen emanaldia Jesús García Leozen Sonatinarekin irekiko da, eta bigarren zatian NOSk Ludwig van Beethovenen 7. Sinfonia La Maiorrean eskainiko du.
Agerian izeneko kontzertu honetarako sarrerak www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatiletan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke, baita Baluarte Fundazioaren bulegoan eta webgunean ere.