Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
11/12/2023

Pablo González Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren buru izango da ostegun honetan Baluarten

Shostakovich eta Dvořák-en lanak ekarriko dituen 5. Kontzertu honetan, Alban Gerhardt biolontxelistak parte hartuko du

  • Orquesta Sinfónica de Navarra
  • concierto Baluarte
  • música sinfónica


Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (NOS), Pablo González maisuaren batutapean zuzendari gonbidatu gisa, 2023-2024 Denboraldiko bosgarren programari helduko dio ostegun honetan Baluarten (19:30ean), Pasioa eta probokazioa izenburupean. Bakarlari gonbidatu gisa, Alban Gerhardt biolontxelo-jotzaileak parte hartuko du. Gerhardtek debuta egingo du NOSrekin, Antonin Dvoaken si minorreko biolontxelorako kontzertuaren interpretazioan. 1991n Berlingo Filarmonikoarekin debuta egin zuenetik, Gerhardtek munduko orkestra garrantzitsuenetako askorekin jo du. Eta emanaldiaren lehen zatian, orkestrak Dmitry Shostakovitxen Bederatzigarren Sinfonia Mi bemol maiorrean eskainiko du.

Sarrerak 15, 29 eta 35 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 9 eta 11 eurotan eskuratu ahal dituzte (soilik leihatilan).