Ekitaldia 19:30ean izango da, Areto Nagusian, eta gonbidapenak aurrez aurre eta online jaso daitezke hilak 8tik aurrera
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak doako kontzertua eskainiko du Baluarten irailaren 10ean (19:30ean), 25-26 Denboraldia aurkezteko. Perry So maisuaren zuzendaritzapean, Foru Komunitateko orkestra ofizialak urritik maiatzera bitartean garatuko den denboraldiko 12 kontzertuetan entzun ahalko diren obra batzuen zatiak interpretatuko ditu aurkezpen kontzertu honetan. María Setuain Belzunegui musika-bitartekaritzan adituak aurkeztuko ditu piezak, labur-labur.
Programan hainbat konposizio-mugimendu sartzen dira, hala nola W. A. Mozarten 40. Sinfonia, P. I. Txaikovskyren “Patetika” Sinfonia, F. Mendelssohnen “Italiarra” Sinfonia, L. Boccheriniren “Deabruaren etxea” 6. Sinfonia eta A. Dvoken 8. Sinfonia, besteak beste.
Kontzertua doakoa da eta gonbidapenak aldez aurretik erretiratu behar dira, irailaren 8tik, astelehena, 11:00etan, Baluarte Auditorioko leihatilan, NICDOk La Morean duen saltokian eta OSN/NOSren webgunean.