Perry So maisuak zuzenduko duen kontzertuan Vicent Egearen obra bat estreinatuko da. Emanaldian ere Mahlerren Laugarrena eskainiko du orkestrak, Camilla Tilling sopranoaren partaidetzarekin
Lurraren ahotsa izenburupean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 2023-2024 Denboraldiko zazpigarren kontzertua Baluarten izango da bihar, hilak 29an, arratsaldeko 19:30ean. Egitarauak Climate Change Vicent Egeak Baluarte Fundazioaren enkarguz egindako lanaren estreinaldia hartzen du barne. Bertan, gure planeta jasaten ari den tratu txarrengatik jarduteko deia egiten da, bereziki gizakiaren jarduera batzuengatik.
Kontzertuaren bigarren zatian, Perry So zuzendariak Gustav Mahlerren 4. Sinfonia Sol Maiorrean zuzenduko du. Camilla Tilling sopranoa izango da bakarlari gonbidatua. Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbide batean zehar, Tillingek etengabeko presentzia izan du munduko opera, kontzertu eta errezitaldietako agertoki nagusietan, eta erregularki kolaboratzen du egungo zuzendari garrantzitsuenekin.
Sarrerak 15, 29 eta 35 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 9 eta 11 eurotan eskuratu ahal dituzte (soilik leihatilan).