Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
05/05/2025

Camille Thomasek Elgarren biolontxelorako kontzertua eskainiko du Baluarten NOSren hamargarren abonuan, maiatzaren 8an

Debora Waldman zuzendariaren batutapean, Guda garaiak kontzertuaren egitarauak Beethoven eta Charlotte Sohyren obrak ere ekarriko ditu

  • OSN
  • concierto Baluarte
  • música sinfónica


Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 24-25 denboraldiko hamargarren abonu-kontzertuak izaera femenino nabarmena izango du, heldu den maiatzaren 8an (19:30ean). Debora Waldman orkestra zuzendariaren batutapean, Guda garaiak programak Camille Thomas biolontxelo jotzaile frantziar-belgikarraren parte-hartzea izango du bakarlari gonbidatu gisa Baluarten. Thomasek Edward Elgarren Biolontxelorako kontzertua mi minorrean, op. 85 interpretatuko du emanaldiaren lehen zatian; bigarren atalean, berriz, Beethovenen Coriolano Obertura eta Charlotte Sohyren Sinfonia do sostenido minorrean, op. 10, "Gran guerra" bezala ezaguna.

Sarrerak 15, 29 eta 35 eurotan eta www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 9 eta 11 eurotan eskuratu ahal dituzte, soilik leihatilan.