Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
05/10/2026

OBK bere 'Vértigo Tour'-arekin iritsiko da Baluartera urriaren 23an

Bira honekin 35 urteko musika ospatzen duen taldeak bere arrakasta handiak eta disko berriko abestiak eskainiko ditu. Sarrerak ohiko salmenta-kanaletan salgai daude

  • OBK Pamplona
  • concierto Baluarte


OBK taldea heldu den urriaren 23an Nafarroako hiriburura itzuliko da, Vértigo Tour biraren baitan Baluarten kontzertu bat eskaintzeko. Bira honekin, Jordi Sanchez etenik gabe buru izan duen taldeak agertokien gainean ospatuko du 35. urteurrena. Emanaldian, pop elektroniko nazionalaren panoramako talderik ezagunenetakotzat jotzen den honek, bere arrakasta-bilduma interpretatuko du, besteak veste, Historias de amor, El cielo no entiende, La princesa de mis sueños, Dicen, Tú sigue así edo Falsa moral bezalako abestiak. Eta disko berriko kantuak ere aurkeztuko ditu, lehena hamabi urtez material berririk gabe egon ondoren, 2026ko udaberrian kaleratuko dena.

Escenario Harmonia AIE-k antolatutako kontzerturako sarrerak 32, 35 eta 40 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 32,95 / 35,95 eta 40,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.