Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
21/09/2026

Azken sarrerak Goyo Jiménezen 'América Forever' ikuskizunerako

Umoristak MUAK 2026 jaialdiaren azken-aurreko emanaldia eskainiko du Baluarten irailaren 27an, arratsaldeko 18:00etan

  • Festival MUAK
  • Goyo Jiménez
  • humor Baluarte


Oso sarrera gutxi geratzen dira América Forever (The final refrito) ikuskizunaz Baluarten gozatzeko. Goyo Jiménezen ikuskizun berria irailaren 27an helduko da Areto Nagusira (18:00etan), MUAK 2026 komedia-jaialdiaren egitarauko azken-aurreko proposamen gisa. Amerika konkistatu ondoren… Espainiatik atera gabe, Goyo Jiménez Iruñeko auditorioa bisitatuko du berriro, bere Aiguantulivinamérica trilogia mitikoko unerik onenen bilduma eguneratuarekin. Ikuskizunak haren klasiko handietako batzuk eta Estatu Batuen, munduaren eta gure gizartea eraldatu duten aldaketen inguruko hausnarketa berriak uztartzen ditu.

América Forever ikuskizunean, umoristak bere unibertso komikoaren parte diren pertsonaiak, egoerak eta gaiak berreskuratu eta gaur egungo ikuspegitik berrikusten ditu, osagai berriak gehituz eta bere umore-estilo nahastezina mantenduz. Barrezko festa bat da, Ameriketako Estatu Batuetako kulturan eta Atlantikoaren alde bateko eta besteko desberdintasunetan zeharreko bidaia proposatzen duena.

Sarrerak 24 eta 28 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude dagoeneko. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 26,5 eta 30,5 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.