Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
01/09/2026

'El Show de Ignatius' Baluartera helduko da irailaren 18an MUAK 2026 Jaialdiaren programazioaren baitan

19:30ean Ganbera Aretoko agertokian izango den umorista kanariarraren performancea ikusteko azken sarrerak ohiko salmenta-kanaletan eskura daitezke

  • MUAK 2026
  • Ignatius
  • festival comedia
  • humor Baluarte


MUAK - Nafarroako Urteroko Komedia Jaialdiaren bigarren edizioak Ignatius Farrayren proposamen lotsagabea Baluartera ekarriko du datorren irailaren 18an, arratsaldeko 19:30ean. Zehazki, El Show de Ignatius aurkeztuko du Ganbera Aretoan: publiko guztientzat egokia ez den performancea, 16 urtetik gorakoentzat gomendatua, non Tenerifeko komikoak, beste behin ere, bere umoreak inor axolagabe uzten ez duela erakutsiko duen. Proposamenak bere estilo pertsonal eta sailkaezina zuzenean ezagutzeko aukera emango dio publikoari, baita norberak zein aldetan dagoen egiaztatzeko ere.

Emanaldirako azken sarrerek 20 € balio dute, eta Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez: 22,5 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.

Tenerifeko komikoa stand-up nazionaleko izen ezagunenetako bat da. Bi hamarkada daramatza agertokietan, eta ordutik emanaldi ugari eskaintzen jarraitu du herrialde osoan. Bere umore-unibertso berezi, transgresore eta iragazkirik gabekoak komedia garaikideko figura paregabe bihurtu du. Farray ezaguna da La vida moderna saioan parte hartu zuelako, David Broncano eta Héctor de Miguelekin batera Cadena SERen, bai eta idazle eta aktore gisa egindako lanengatik ere. El fin de la comedia telesailean ere protagonista izan zen; bere bizitzan oinarritutako telesaila Emmy sarietarako izendatu zuten. Bere ibilbidean zehar, besteak beste, Ondas Saria jaso du.