Nafarroako umoristak Baluarteko Ganbera Aretoan irailaren 27an aurkeztuko du eguneroko errealitateari begirada kritikoa eskaintzen dion behaketa-komedia eta storytelling pertsonala uztartzen dituen ikuskizuna. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke
Virginia Riezu umoregile nafarrak Poderío ikuskizunarekin MUAK komedia-jaialdiaren bigarren edizioari amaiera emango dio heldu den irailaren 27an, arratsaldeko 20:00etan, Baluarteko Ganbera Aretoan izango da emanaldian. Mikrofono batekin, pertsonaiarik eta asmatutako egoerarik gabe, behaketa-komedia, storytelling pertsonala eta gizarteari begiratzeko modu kritikoa uztartzen ditu Riezuk Poderío lanean, eguneroko errealitatearen alderdi deserosoenei umorez eta zehaztasunez heltzeko. Bere esperientzian oinarritutako ikuskizuna da, eta absurdoa non dagoen antzemateko eta komediaren lehengai bihurtzeko duen gaitasun berezian oinarritzen da.
Jaialdiaren azken proposamen honetarako sarrerek 16 euro balio dute, eta Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan eskura daitezke. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunean, 18,50 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.