Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
13/09/2026

David Puertok MUAK 2026 jaialdiaren bigarren zatia irekiko du Baluarten irailaren 25ean, 'Bien' komedia-ikuskizun berriarekin

Umoristak stand-upa, inprobisazioa, musika eta publikoaren parte-hartzea uztartzen dituen proposamena aurkeztuko du Areto Nagusian, 20:30ean. Sarrerak salgai daude oraindik

  • MUAK 2026
  • festival comedia
  • humor Baluarte


Irailaren 17tik 20ra bitartean egindako proposamenen ondoren, MUAK 2026 – Komediaren Urteko Erakustaldiak bere programazioari berriz ekingo dio irailaren 25ean, David Puerto artistaren zuzeneko komedia-ikuskizun berriarekin: Bien. Hitzordua 20:30ean izango da Baluarteko Areto Nagusian, eta irailaren 27ra arte luzatuko den jaialdiaren bigarren blokeari emango dio hasiera.

Jaialdiaren bederatzigarren proposamen honetarako sarrerek 16 euro balio dute, eta Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan eskura daitezke. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunean, 18,50 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.

Bien ikuskizunean, freskotasuna eta berezkotasuna uztartzen dira, eta crowdworka eta inprobisazioa stand-up klasikoarekin eta musikarekin batzen dira, umore-esperientzia paregabea eskaintzeko. 90 minutuko ikuskizuna da, 14 urtetik gorakoentzat gomendatua, eta ikusleek funtsezko zeregina dute; izan ere, emanaldi bakoitza esperientzia desberdina izan daiteke.

MUAK 2026 Etiqueta Negra eta Producciones El Espectador ekoiztetxeek ekoizten dute; Luis Piedrahita da zuzendari artistikoa, eta NICDO, Baluarte, Iruñeko Udala eta Reyno Gourmet erakundeen laguntza du.