Areto Nagusian 18:00etan eta 21:00etan izango diren bi emanaldietarako sarrera gutxi geratzen dira salgai
Eva H, JJ Vaquero, Galder Varas eta Luis Piedrahita umoregile ezagunek Mentes Peligrosas 3 umore-ikuskizunaren emanaldi bikoitza eskainiko dute Baluarteko Areto Nagusian larunbat honetan, hilak 26an, arratsaldeko 18:00etan eta gaueko 21:00etan, MUAK Komediaren Urteko Erakustaldiaren barruan. Sarrerak 34 eta 37 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude dagoeneko. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 36,5 eta 39,5 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.
90 minutuz Baluartera umorerik onena ekarriko duen ikuskizun hau ikasle ohien festetan oinarritzen da. Ikasle ohien bilera guztietan bezala, aspaldiko lagunak berriz elkartzeko irrikan daude afaltzera, ospatzera, edatera, dantzatzera joateko, baina, batez ere, besteetan urteak norberarentzat baino okerrago igaro dituztela egiaztatzeko, eta hori ospatzeko arrazoia bada.
"Komediaren eskola" nazionaletik buru zorrotzenak, originalenak, sortzaileenak... eta arriskutsuenak atera dira. Baina haiek dira, beren umorearekin, bizitzarik jasangarriena eta dibertigarriena egiten digutenak; beraz, bazen garaia festa bat antolatzeko, hainbeste urteren ondoren berriz elkartu daitezen. Horrela jaio da Mentes Peligrosas, barrearen festa, non umore patrioaren historiako komiko garrantzitsuenetako batzuez gozatu ahal izango den.