Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
31/08/2026

Abián Díazen 'Show Patético' ikuskizunak MUAK Nafarroaren bigarren edizioari emango dio hasiera irailaren 17an Baluarten

Urteroko Komedia Jaialdiaren lehen proposamen honetarako sarrerak ohiko kanalen bidez eros daitezke

  • MUAK 2026
  • festival comedia
  • humor Baluarte
  • Abián Díaz


MUAK - Urteroko Komedia Jaialdiaren bigarren edizioa irailaren 17an abiatuko da Baluarten, arratsaldeko 20:00etan. Zehazki, Abián Díaz komiko kanariarrak Show Patético ikuskizuna aurkeztuko du Ganbera Aretoan, barrea eragitea eta ikusleak mugara eramatea helburu duen proposamena. Ikuskizunak berak planteatzen duenaren arabera, barre egiteak arnasa hartzea bezalako oinarrizko zerbait ere zaildu dezake, eta ikusle batek baino gehiagok bere eserlekutik aldi baterako alde egiteko beharra senti dezake, arnasa berreskuratzeko. Abiapuntu horretatik, Show Patético ikuskizunak Baluarteko ikusleak Abián Díazen umoreaz gozatzera gonbidatuko ditu, egoera absurdo bezain dibertigarriz beteriko saioan.

Emanaldirako sarrerek 20 € balio dute, eta Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez: 22,5 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.