Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura,
Deporte y Ocio"
23/09/2023
Williams, Morricone eta Zimmer-ek konposatutako zine-musika kontzertua, Baluarten urriaren 14an
Royal Film Concert Orchestrak hiru musikagile entzutetsu hauen gai adierazgarrienetariko batzuk interpretatuko ditu, 19:00etan Areto Nagusian
música de cine
concierto Baluarte
Baluarteko Areto Nagusiak Morricone-Zimmer-Williams omenaldi kontzertua hartuko du heldu den urriaren 14an, larunbatarekin, arratsaldeko 19:00etan. Royal Film Concert Orchestrak, Fernando Furones maisuaren batutapean, Ennio Morricone-k, Hans Zimmer-ek eta Johns Williams-ek, zinemaren hiru jenioek zinemarako konposaturiko soinu banda entzutetsuenetariko batzuk interpretatuko ditu; besteak beste, El Bueno, el Feo y el Malo, El Rey León, Harry Potter, Indiana Jones, Kung Fu Panda, Superman edo Star Wars filmetako musika.
Kontzerturako sarrerak 45, 55 eta 65 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean jarri duen salmenta-gune berrian.