Donostiako taldearen arrakastak ekarriko dituen kontzerturako sarrerak 36 eta 50 euro bitartean jada eskura daitezke
Mikel Erentxunek geldialdia egingo du Baluarten, abenduaren 19an (20:00etan), Duncan Dhu taldearen 40 urteak ospatzeko birarekin. Areto Nagusiko eszenatokian bere banda izango du lagun: Ruben Caballero (gitarra), Mikel Azpiroz (teklatuak), Fernando Neira (baxua) eta Karlos Arancegui (bateria). Talde donostiarraren berrogeigarren urteurreneko kontzertu honetan, bere diskografiako klasiko handiez gozatzeko aukera izango du publikoak; Cien Gaviotas, En Algún Lugar, Casablanca, Esos Ojos Negros, No puedo evitar pensar en ti eta A tu Lado bezalako abestiak entzun ahalko dira, besteak beste.
Get In-ek antolatutako kontzeturako sarrerak 36 eta 50 euro bitartean eta www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.