Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
22/05/2025

Mikel Bermejo 'Eureka' bakarrizketa berriarekin iritsiko da Baluartera datozen Gabonetan

Donostiako umorista abenduaren 26an igoko da Ganbera Aretoko eszenatokira, arratsaldeko 18:30ean. Sarrerak 18 eurotan eskura daitezke

  • humor Baluarte
  • Mikel Bermejo Pamplona


Mikel Bermejo umorista donostiarrak Baluarten debuta egingo du datozen Gabonetan, abenduaren 26an (18:30ean), Eureka bakarrizketa berriarekin. Proposamen honetan, donostiar umoristak bakarrizketa klasikoa (stand-up) eta publikoarekiko bat-bateko interakzioak (crowdwork) uztartzen ditu, ikuskizun dinamiko eta gaurkotu bat sortuz. Eurekak egungo ohiturei, kultura digitalari, autolaguntzari eta bizitza modernoaren paradoxari buruzko begirada kritiko, zorrotz eta komikoa eskaintzen du.

Sarrerak 18 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.