Ganbera Aretoan 21:00etan izango den emanaldi berrirako sarrerak salgai daude jada
Mikel Bermejo euskal komiko eta gidoilariak Eureka bakarrizketaren emanaldi berri bat eskainiko du Baluarten abenduaren 26an, gaueko 21:00etan. Emanaldian, Donostiako umoristak bakarrizketa klasikoa (stand-up) eta publikoarekin bat-bateko elkarrekintzak (crowdwork) uztartzen ditu. Eurekak egungo ohiturei, kultura digitalari, autolaguntzari eta bizitza modernoaren paradoxari buruzko begirada kritiko, zorrotz eta komikoa eskaintzen du.
Ikuskizunaren saio hau egun horretan bertan 18:30ean programatutako emanaldirako sarrerak ia agortu direla eta jartzen da salgai. Txartelak 19,95 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke jada: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.