Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
18/10/2026

Miguel Ríosek Baluarten joko du azaroaren 13an 'El Último Vals' biraren baitan

Granadako artista Nafarroako hiriburura itzuliko da Areto Nagusian zuzeneko kontzertua emateko. Sarrerak oraindik eskura daitezke

  • Miguel Ríos
  • concierto Baluarte


Miguel Rios, gaztelaniazko rockaren mito bizia, eszenatokietara itzultzen da bizitasun handiz eta besapean material berria duela. El último vals birak geldialdi bat egingo du Baluarten heldu den azaroaren 13an (20:00etan), eta bertan zuzenean joko ditu bere lan berriko kantuak, “bizitzari egindako kantu bat, adin berantiarreko talaiatik” bezala aurkezten dena, baita bere arrakasta handi batzuk ere. Eszenatokian instrumentu anitzeko lau musikarik lagunduta eta formatu elektroakustikoan, Miguel Riosek rocka eta country musika uztartuko ditu Areto Nagusian.

Kontzerturako sarrerak 45 eta 70 euro artean Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-puntuan salgai daude. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 48 eta 73 euro artean (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.

Santa Lucía, Bienvenidos, Blues del autobús edo Insurrección bezalako abesti ezagunen egilea den Granadako rockeroak, Mexikoko Auditorio Nazionala bete berri du eta Espainian egingo duen bira berriak herrialdeko antzoki eta auditoriorik onenetan barrena eramango du, hala nola Bartzelonako Liceu, Sevillako Maestranza, A Coruñako Colón edo Bilboko Euskalduna Jauregian.