Más D Ana Belén – Tour 2025 biran, abeslariak bere errepertorioko arrakasta handiak eta album berriko kantu berriren bat errepasatuko ditu. Sarrerak salgai daude jada
Ana Belenek Más D Ana Belén bira berria Baluarteko Areto Nagusian aurkeztuko du heldu den 2025eko abenduaren 13an, gaueko 21:00etan. Vida izeneko azken tour ofiziala egin zuenetik 6 urte baino gehiago igaro ondoren, Ana Belenek Espainiako geografiaren zati handi bat zeharkatuko du Más D Ana Belén bira honekin, eta emanaldietan errepertorioko arrakasta handiak eta urte hasieran plazaratuko den bere album berriko kantuak ere errepasatuko ditu. Iruñeko kontzertuan luxuzko musikariz osatutako banda bat izango du lagun, David San Josek zuzenduta.
Sarrerak 43 eta 80 euro bitartean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta puntuan eskura daitezke.