Ikuskizunean Javier Losán, Santiago Urrialde eta Esther del Prado ere igoko dira oholtzara. Azken sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke
Baluarteko Areto Nagusian Que Dios nos pille confesados komedia taularatuko da bihar, irailak 19an, arratsaldeko 20:00etan. Alberto Papa-Fragomen eta Rodrigo Sopeñak idatzi dute muntaia, eta Josema Yuste du zuzendari eta protagonista nagusia. Honekin batera, Javier Losán, Santiago Urrialde eta Esther del Prado igoko dira oholtza gainera. Maitasun, engainu, polizia, lapur eta algara ugarirekin, antzezlanak 85 minutuko barreak agintzen ditu.
Azken sarrerak, 25,95 eta 29,95 euroko prezioetan, www.baluarte.com web-gunean, auditorioaren txarteldegian eta La Morea Merkataritza Gunean NICDO-k duen informazio- eta salmenta-puntuan daude eskuragarri.