Mariachi taldeak betiko abestien ibilbidea eskainiko du Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak ohiko kanalen bidez eskura daitezke jada
Baluarteko Areto Nagusiak Los Tenampas taldearen emanaldi berri bat hartuko du datorren otsailaren 13an, arratsaldeko 20:00etan. Mariachi hirukotea Nafarroako auditorioan izango da berriro, oraingo honetan En la voz de México ikuskizun berria aurkezteko. Proposamen honek Mexikoko musikaren esentziara hurbiltzeko eta haren abesti ezagunenetako batzuez gozatzeko aukera emango dio publikoari.
Los Tenampas mariatxi taldea, David eta Mikel Artuch anaiak buru direla, Baluarten aritu da aurretik, 2022ko urrian bezala, Mariachi Vargasen nazioarteko biraren telonero gisa, 125. urteurrena dela eta, eta 2025eko maiatzean Los Tenampas con amigos ikuskizunarekin, 16 urteko ibilbidea ospatzeko.
En la voz de México ikuskizunerako sarrerek 38 eta 42 euro arteko prezioa dute eta Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 38,95 eta 42,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.