Los Tenampas con amigos kontzertua Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan izango da. Sarrerak salgai daude jada
Baluarteko Areto Nagusiak Los Tenampas taldearen emanaldia hartuko du heldu den maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:00etan hasita. Mariatxi hirukotea Nafarroako Auditoriumera bueltatuko da, oraingoan Los Tenampas con amigos kontzertua aurkeztera, taldeak emanaldian artista berezien laguntza izango duela. Sarrerak 25 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean eskura daitezke.
Los Tenampas hirukotea Artuch familiak osatzen du: Patxi, aita; eta David eta Mikel ver semeek. 2009an hasi ziren mariatxi kantari, hirukotea osatuz. Herrietako eta hirietako jaietan abesten hasi ziren, eta pixkanaka euren errepertorioa zabaldu dute, eta, horrekin batera, aurkezpen ezberdinak egin dituzten tokien aukera zabala. Baluarten, 2022ko urrian, Mariachi Vargasek 125 urteko historia ospatzeko egin zuen nazioarteko biraren gonbidatu gisa aritu ziren.