Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
16/07/2024

Baluarteko txarteldegia, Erriberriko 25. Antzerki Jaialdirako sarreren saltoki

Uztailaren 19tik abuztuaren 4ra bitartean ospatzen den Jaialdiaren edizio berri honetan antzerkia, musika, dantza eta zirkua uztartzen dira

  • Festival teatro Olite
  • entradas Baluarte


Uztailaren 19tik abuztuaren 4ra bitartean ospatzen ari den Erriberriko Antzerki Jaialdiaren hogeita bosgarren edizioaren egitaraua osatzen duten ikuskizunetako sarrerak salgai daude jada. Sarrerak Jaialdiaren webgunean eta Baluarte Fundaziaren web-gunean eros daitezke eta aurrez-aurre Baluarteko leihatilan jaso ahal dira, 11:00etatik 14:00etara, astelehenetik larunbatera. Gainera, La Morean dagoen salmenta-gunean ere txartelak eskuratu ahal dira,  9:30etik 21:30era, etenik gabe.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak hirugarren urtez jarraian bi emakumek –Ane Pikazak eta Maria Goiricelayak– osatutako zuzendaritza artistikoa du, eta 25. urteurrena ospatuko du, musika, dantza, zirkua eta antzerkia uztartuko dituen diziplina anitzeko programazioarekin. Guztira, Erriberriko Jaialdiak 27 emanaldi eskainiko ditu. Horietatik 14 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dituzte, 8 Nafarroako konpainietakoak dira, ikuskizun bat nazioartekoa izango da, 2 inklusiboak, bat euskarazkoa eta 3 irisgarriak. Oraingo honetan, programazioa Tafalla, Beire, San Martin Unx eta, lehen aldiz, Pitillasera zabalduko da. Zuzeneko ikuskizun horiez gain, Erriberrin bi sormen-egoitza, lau prestakuntza-tailer eta bi topaketa egingo dira artista eta kazetariekin. 25. urteurrena ospatzeko ziklo bat ere programatu da: gala bat, hiru mahai-inguru eta hiru erakusketa.

PROGRAMA OSOA IKUSI