Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
11/12/2025

Baluarteko Sala Muralla aretoak 200 pieza historiko baino gehiago biltzen dituen ‘Kirolaren kondairak’ erakusketa hartzen du.

Erakusketa, NKJFIk sustatua, abenduaren 20tik 2026ko urtarrilaren 18ra arte bisitatu ahal izango da, doako sarrerarekin.

  • Exposición
  • Deporte

Kultura, Kirola eta Turismoko Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren  bidez, abenduaren 20an zabalduko du Kirolaren Kondairak erakusketa. Bertan, 200 objektu original baino gehiago bilduko dira, Nafarroako, Espainiako eta nazioarteko kirolaren mugarri historikoekin lotutakoak. 

Erakusketa, Iruñeko Baluarteko Harresi Aretoan izanen da ikusgai, Kirolaren Museoa Elkarteak ekoitzia, aukera paregabea da pieza enblematikoak ikusteko, hala nola Formula 1eko Ferrari bat, Rafa Nadalen erraketa, Usain Bolten zapatilak edo Nadia Comaneciren maillota, balio handiko beste hainbat objekturen artean.

Erakusketa honek Nafarroako kirolaren txokoa ere badu, estatu eta nazioarteko mailan lorpen garrantzitsuak lortu dituzten Foru Komunitateko kirolariei eskainitako espazioa. Bisitan ikusgai egongo dira, besteak beste, Gabriel Esparzaren taekwondo uniformea, Sidney 2000 Olinpiar Jokoetako zilarrezko domina irabazi zuena; Miguel Induráinen 1995eko Tourreko maillot horia; María Carmen Rubio kirolariaren kamiseta eta gezia; edo Marta Mendía atletaren ekipazioa. Espazio honek Nafarroako kirolaren ibilbidea eta eragina aitortzen ditu, herritarren oroimen kolektiboan funtsezkoak diren erreferentziak bilduz.

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK

Erakusketara 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara joan daiteke, abenduaren 24an eta 31n izan ezik; egun horietan arratsaldeko ordutegia 19:00etan amaituko da. Urtarrilaren 10ean, larunbatean, goizeko ordutegian itxita egongo da. Gainera, urtarrilaren 9an, 12an, 13an, 14an, 15ean eta 16an eskola-bisitak hartuko dira goizeko ordutegian.