Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
17/12/2025

Royal Film Concert Orchestra Baluartera bueltatuko da 2026ko urriaren 24ean

Orkestrak bi saio eskainiko ditu egun berean: bata Morricone, Zimmer eta Williams konpositoreen zinema-bandetan oinarritua, eta bigarrena DJ batek lagunduta.

  • Royal Film Orchestra
  • Zimmer
  • Morricone
  • Williams

Royal Film Concert Orchestra 2026ko urriaren 24an itzuliko da Baluarteko Areto Nagusira, eta arratsalde berean bi kontzertu eskainiko ditu berriz ere. 17:30ean izango da ‘The World of Morricone, Zimmer, Williams’, John Williams, Hans Zimmer eta Ennio Morricone zinema-bandetako konpositore handiei eskainitako omenaldiko kontzertua. Fernando Furones zuzendariaren gidaritzapean, banda sonora ezagunenetako eta bereizgarrienetako batzuk interpretatuko dira, hala nola ‘El Rey León’ edo ‘Piratas del Caribe’.

20:30ean, Royal Film Concert Orchestrak bigarren emanaldia eskainiko du, orkestra sinfonikoa eta DJa uztartzen dituen saio berezi batean, Coldplay, Daft Punk eta Pont Aeri talde eta proiektuen piezak interpretatzeko.

Bi kontzertuetarako sarrerak (banaka saltzen dira) 45 €, 55 € eta 65 €-ko prezioetan egongo dira eskuragarri, eta www.baluarte.com
webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea Merkataritza Zentroan, erosi ahal izango dira.