Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
25/04/2024

Marie Jacquot zuzendaria eta Markus Schirmer pianista Euskadiko Orkestraren 8. kontzertuaren protagonistak izango dira apirilaren 29an

Vienako Sinfonikaren zuzendari gonbidatu nagusiak Baluarten egingo du debuta Mozart eta Brucknerren lanekin

  • Euskadiko Orkestra
  • concierto Baluarte
  • música sinfónica


Euskadiko Orkestrak 23/24 denboraldiko 8. programa aurkeztuko du datorren apirilaren 29an (19:30ean) Baluarten, Mozart/Bruckner izenburupean. Marie Jacquot gazteak, Vienako Sinfonikaren zuzendari nagusi gonbidatuak, bere debuta egingo du Euskadiko Orkestran, gaztetasuna eta heldutasuna aurrez aurre jartzen dituzten bi sorkuntzekin. Euskadiko Orkestrak 23/24 denboraldiko 8. programa aurkeztuko du datorren apirilaren 29an (19:30ean) Baluarten, Mozart/Bruckner izenburupean. Marie Jacquot gazteak, Vienako Sinfonikaren zuzendari nagusi gonbidatuak, bere debuta egingo du Euskadiko Orkestran, gaztetasuna eta heldutasuna aurrez aurre jartzen dituzten bi sorkuntzekin. Gaztetako jeinua Mozart izango da, haurtzarotik ospea lortu eta 29 urterekin Pianorako 20. kontzertua idatzi zuena. Markus Schirmer pianojole austriar ospetsu eta Grazeko Musika Unibertsitateko irakasleak interpretatuko du. Eta programaren bigarren zatian, Bruckner eta bere 7. Sinfonia; honekin, nazioartean nolabaiteko arrakasta 60 urterekin lortu zuela. Obraren iraupen amaigabea (70 minutukoa eta eragin wagneriar argikoa), Brucknerrek forma musikal handien bidez azaleratzen zuen espiritualtasun sakon baten zerbitzura jartzen da.

Sarrerak 10 eta 38€ bitartean euskadikoorkestra.eus helbidean eta Baluarteko txarteldegian eskura daitezke.