Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
29/09/2025

Juanjo Bonak Baluarten emanaldia eskainiko du abenduaren 14an

Aragoiko artista gaztea Tan mayor y tan niño biraren bigarren zatiarekin iritsiko da Areto Nagusira, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak salgai daude jada

  • Juanjo Bona
  • concierto Baluarte


Juanjo Bona kantari aragoiar gazteak Baluarteko agertokira igoko da lehen aldiz heldu den abenduaren 14an (19:00etan). Bertan, Tan mayor y tan niño estatu-biraren bigarren itzuliaren parte den kontzertua eskainiko du zuzenean. Gaur egungo musikaren panoraman etorkizun handieneko artistatzat jotzen da Bona, eta musikarekiko, bereziki Aragoiko folklorearekiko, duen talentua eta grina partekatuko ditu publikoarekin. Areto Nagusian emango duen emanaldian, besteak beste, La Magallonera, Mis tías, Me sabe mal edo Golondrinas abestiak interpretatuko ditu, Aragoiko jota organikoki beste musika estilo garaikideagoekin uztartuz.

Sarrerak 49, 56 eta 59 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.

Juanjo Bona Espainiako musika panoramaren errebelazio artistetako bat da. Zaragozako Magallón herrian jaioa, Aragoiko kantari eta jotari gazte honek ospea lortu zuen 2023ko Operación Triunfo musika lehiaketan parte hartu ondoren. Bertan, publikoa bereganatu zuen bere benetakotasun, karisma eta talentuarekin, lehiaketaren finalera iritsi eta laugarren postuan geratuz. OTtik igaro aurretik, Aragoiko folklorea sustatzeko Jotalent lehiaketaren lehen edizioa irabazi zuen.