Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
18/09/2026

Strauss Philharmonic Orchestra Johann Straussen obra entzutetsuenekin Baluartera bueltatuko da urtarrilaren 17an

Urte Berriko Kontzertu Handi hau Areto Nagusian arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak salgai daude jada

  • Johann Strauss
  • concierto Baluarte


Strauss Philharmonic Orchestrak Urte Berriko Kontzertu Handia eskainiko du Baluarten datorren urtarrilaren 17an (18:00etan), "balsaren errege" Johann Straussen bals, polka eta martxa onenen sortarekin. Orkestrak Europan zehar egingo duen 37. biran kokatzen den hitzordu honetan, ez dira faltako austriar konpositorearen obra ezagunenetako batzuk, hala nola, Napoleon, Loreen festa, Enperadorearen balsa edo Champagne; bere bals ezagunena, Danubio urdin ederra, edo Radetzky martxa. Gainera, Strauss Festival Ballet Ensembleren koreografiek musika konposizioak lagunduko dituzte Areto Nagusiko agertoki gainean.

JPN Concerts-ek ekoiztutako kontzertu honetarako sarrerak 40, 48 eta 54 eurotan Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez: 40,95 / 48,95 eta 54,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.

Europa osoko musikako profesional handiek osatutako Strauss Philharmonic Orchestrak Vienako espiritu tipikoa bizirik mantentzen jakin du, eta, ondorioz, 5 milioi pertsonak baino gehiagok gozatu dute Europa osoan beren kontzertuez. 37 urteko ibilbidean, eropear agertoki onenetako batzuetan aritu da, hala nola, Vienako Musikverein, Amsterdamgo Concertgebouw, Berlingo Philarmonie, Hanburgoko Musikhalle, Erromako Auditorium Parco della Musica, Gran Teatre del Liceu, Bartzelonako Palau de la Música edo Madrilgo Teatro Real.