Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
19/08/2026

Joaquín Caserza Baluartera iritsiko da 'Conversaciones con mi mente' ikuskizunarekin, osasun mentalari buruzko umorezko proposamena

Komikoak urtarrilaren 8an aurkeztuko du bere emanaldia Ganbera Aretoan, umorea, hausnarketa eta bere buruarekin izandako elkarrizketak uztartuz. Sarrerak salgai daude jada

  • Joaquín Caserza
  • humor Baluarte
  • salud mental


Baluarteko Ganbera Aretoak Joaquín Caserzaren Conversaciones con mi mente umore-ikuskizun berria hartuko du heldu den  2027ko urtarrilaren 8an (20:00etan), osasun mentala umoretik jorratzen duena, baina norberak bere buruarekin duen harremanari buruzko hausnarketa sakona ere proposatzen duena. Barrea eta hausnarketa uztartzen dituen bidaia da, umorea osasun mentalarekin lotutako gaietara hurbiltzeko eta, agian, agertokian izango diren elkarrizketetako batean norbera ere identifikatzeko tresna bihurtzen dena.

Emanaldian zehar, Caserzak hainbat elkarrizketa izango ditu bere buruarekin, antsietatearekin, beldurrarekin, gorputzarekin eta agertokian bizia hartuko duten beste pertsonaiekin. Egoera hurbil eta umorez beterien bidez, komikoak bere buruaren barruan gertatzen dena aztertuko du, eta eguneroko bizitzaren parte diren hainbat galdera, kontraesan eta pentsamendu partekatuko ditu publikoarekin.

Etiqueta Negra Produccionesek sustatutako ikuskizun honetarako sarrerek 20 € balio dute, eta dagoeneko salgai daude Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan. Halaber, online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 20,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.