Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
12/11/2026

Jazzy Leap The Beatles taldearen musikara itzuliko da abenduaren 20an, ahotsak, jazza eta musika herrikoia uztartzen dituen proposamenarekin

Baluarteko Ganbera Aretoak talde britainiar ospetsuaren abestiak berrikusten dituen ikuskizun hau hartuko du. Sarrerak salgai daude dagoeneko

  • Jazzy Leap
  • Beatles
  • Navidad
  • concierto Baluarte


2014an The Beatles taldeari eskainitako lehen errepertorioa aurkeztu ondoren, Jazzy Leapek proiektu hori berreskuratuko du Gabon hauetan, talde britainiarraren azken kontzertuaren 60. urteurrenarekin bat eginez. Kontzertua abenduaren 20an izango da, 19:00etan, Baluarteko Ganbera Aretoan. Proposamen berritu honek lehen omenaldi haren esentziari eusten dio, eta musika herrikoiaren erreferente izaten jarraitzen duten abesti horien balioa nabarmenduko du berriro.

Nafarroako Ganbera Abesbatzak antolatutako ikuskizuna hiru zatitan banatuta dago: lehenengoan, King's Singers ahots-talde ospetsuaren a cappella moldaketak eskainiko dira; bigarrenean, Jazzy Leap Band taldeak jazzaren esparrura eramango ditu abestiak, bakarlariek eta Andoni Arcillaren moldaketek protagonismoa hartuta; eta, azkenik, jatorrizko soinutik hurbilago dauden abestiek emango diote amaiera emanaldiari, koruak eta bandak indarrak batuko dituzten festa-giroko amaiera batekin.

Sarrerek 15 € balio dute, eta Baluarteko leihatilan eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean eros daitezke, La Morea merkataritza-gunean. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 15,95 €-ko prezioan (kudeaketa-gastuak barne). 30 urtetik beherakoek 12 €-ko sarrerak eros ditzakete edozein unetan, edo 6 €-koak kontzertuaren aurreko hiru egunetan (leihatilan soilik eta sarrerak eskuragarri badaude). Horrez gain, Sarrera Irisgarriak (PMRak eta PDSak) eskuratzeko aukera ere badago.