Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
11/12/2023

Baluartek Gabonetako musika kontzertua hartuko du datorren astean Jazzy Leap taldearen eskutik

Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Encantando Denboraldiaren baitan, Santa Claus Is Coming to Town kontzertuak Gabonak ardatz dituen ibilbide eklektikoa ekarriko du Ganbera Aretora abenduaren 23an, larunbata

  • Jazzy Leap
  • música tradicional navideña
  • concierto Baluarte


Baluarteko Ganbera Aretoak Encantando Denboraldiko emanaldi berri bat hartuko du datorren astean, abenduaren 23an: Santa Claus Is Coming to Town kontzertua Jazzy Leap taldearen eskutik. Nafarroako Ganbera Abesbatzaren jazz formazioa Gabonetako musika tradizionalera itzultzen da, musika estilo honetan bi urteko parentesiaren ondoren. Jazzy Leapek eta bere bakarlariek, Jazzy Leap Bandek lagunduta eta Andoni Arcilla zuzendariaren gidaritzapean, gabon kanta tradizionalak, jaiegun hits herrikoiak, swing erritmoko Gabon kantak eta a capela uneren bat ekarriko dituzte Ganbera Aretora, arratsaldeko 20:00etan.

Sarrerak 12 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan. Eta Gazte Txartelarekin, 6 eurotan (soilik txarteldegian eta txartela erakutsiz).

Eguberrietako musika amerikarra izan da, gospelarekin batera, Jazzy Leap taldearen urte amaierako kontzertuetako lan ildo nagusietako bat. Izan ere, jazzaren historiako abeslari ospetsuenetako batzuekin lotura estua izan duen generoa da. Bing Crosby, Ella Fitzgerald, Frank Sinatra, Nat King Cole edo, oraintsuago, Harry Connick Jr eta Diana Krall bezalako interpreteek XX. mendeko doinu tradizionalak eta abesti herrikoiak bertsionatu zizkioten, neguko inspirazioz Gabonetako standard bilakatu direnak.