Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
22/06/2026

Javi Sancho komikoa eta bere 'Maemía Tour', 2027ko otsailaren 27an Baluarten

Umorista kataluniarrak Lo del deporte y otras mandangas aurkeztuko du, ahalegin fisiko oro saihesteko gizartearen zati handi baten aitzakiei buruzko satira. Sarrerak salgai daude jada

  • Javi Sancho
  • humor Baluarte


Baluarteko Ganbera Aretoak Javi Sancho umoristaren Lo del deporte y otras mandangas ikuskizuna hartuko du heldu den 2027ko otsailaren 27an (21:00etan), Maemía Tour biraren baitan. Kirola abiapuntu hartuta, show berri honek fokuan jartzen ditu bizilagunak, WhatsApp taldeak, bidaiak, edozein ahalegin fisiko saihesteko aitzakiak eta egunerokotasunaren parte diren kontraesan txiki horiek guztiak.

Umore ikuskizun honetarako sarrerak 20 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-puntuan salgai daude. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 20,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.

Tarragonan jaioa, Javi Sancho komediaren munduan aurrera doa. Lau hilabetetan umorezko hiru lehiaketa nazional irabazi zituen, horietako bat Los 40 Principalesek antolatua, musika-kateko komiko ofizial izendatua izateko balio izan ziona. Bira nazionaletan Santi Millan aktorearekin batera ezagutzera eman ondoren, Zapeando eta Late Motiv bezalako telebista saioetan parte hartu du. Duela urte batzuk Espainia osoko antzokietatik bira bat hasi zuen 'Del deporte también se sale' ikuskizunarekin. Geoplanetak argitaratutako liburu batean jaso du ikuskizuna, eta mendian korrika egindako bakarrizketak sare sozialetan zabaldu dira, Tiktok-en esaterako. 200.000 jarraitzaile baino gehiago ditu.