Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
12/06/2026

Izarok 'Arkitektura 2027' bira Baluartera ekarriko du otsailaren 20an

Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan izango den kontzerturako sarrerak salgai daude jada

  • Izaro
  • Arkitektura 2027
  • concierto Baluarte


Izaro, Euskal Herriko artista garrantzitsuenetako bat, otsailaren 20an itzuliko da hirugarren aldiz Iruñeko entzunaretoko Areto Nagusira. Arkitektura 2027 Europako bira berriaren baitan kontzertua eskainiko du, bizitzari, identitateari eta begirada gizatiar eta kolektibo batetik zentzua eraikitzeari buruz hausnartzen duen proiektua. Bira berri honekin, abeslari bizkaitarrak Londres, Dublin, Paris, Brusela, Madril edo Bartzelona bezalako hiriak bisitatuko ditu, besteak beste.

Sarrerak 38 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 38,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.