Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
28/09/2026

Izaro otsailaren 20an iritsiko da Baluartera 'Arkitektura 2027' birarekin

Abeslari bizkaitarraren emanaldirako sarrerak salgai daude 38 €-tik aurrera

  • Izaro Pamplona
  • concierto Baluarte


Izaro, Euskal Herriko artista garrantzitsuenetako bat, otsailaren 20an itzuliko da hirugarren aldiz Iruñeko entzunaretoko Areto Nagusira. Arkitektura 2027 Europako bira berriaren baitan kontzertua eskainiko du, bizitzari, identitateari eta begirada gizatiar eta kolektibo batetik zentzua eraikitzeari buruz hausnartzen duen proiektua. Bira berri honekin, abeslari bizkaitarrak Londres, Dublin, Paris, Brusela, Madril edo Bartzelona bezalako hiriak bisitatuko ditu, besteak beste.

Sarrerak 38 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 38,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.