Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
28/07/2026

'Oinak hodeietan' programarako gonbidapenak, Baluarteko leihatilan eta webgunean eskuragarri

Programa abuztuaren 6tik 30era garatuko da, eta arte eszenikoak Nafarroako kokaleku berezietara eramango ditu. Sarrera librea izango da, gonbidapena aurrez hartuta

  • Con los pies en las nubes
  • Oinak hodeietan


Oinak hodeietan programaren zazpigarre edizioa 2026ko abuztuaren 6tik 30era bitartean egingo da. 18 konpainia eszenikok antzerki, zirku, magia, dantza eta formatu hibridoko proposamenak eskainiko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko 16 kokaleku paregabetan. Nafarroako Gobernuaren Kulturako Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzearen Erakundeak eta Baluarte Fundazioak sustatzen dute zikloa, Nafarroako arte eszenikoetako elkarteekin eta jarduera horiek gauzatzen diren toki-erakunde desberdinekin elkarlanean. Programak NICDO enpresa publikoaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren babesa du. Programaren lehentasunezko helburuetako bat da jendez hustuta gelditzeko arriskuan dauden Nafarroako herriak sustatu, hedatu eta ikusgai egitea.

Ikuskizunetarako sarrera librea da, lekua bete arte, gonbidapenak erreserbatu ondoren: Baluarteko salmenta sistemaren bidez (klikatu HEMEN), Iruñeko auditoriumeko leihatiletan eta NICDOk La Morea merkataritza gunean duen salmenta puntuan eta www.fundacionbaluarte.com webgunean.

2026ko edizioak honako konpainiak bilduko ditu: Amico Teatro, Iluna Producciones, La Cuerda Teatro, De Improviso, Zirika Zirkus, Argimalutak, Verdelimonar Teatro, Compañía Teatros Mágicos, Inpro Label, Ilusionista Pedro III, Próspero Teatro, Mago Hodei, Riart Company, Akira Yoshida Company, Qabalum, La Trapecionista, Cía Demián eta Yarleku Antzerkia.

Funtzioak Orisoainen, Tulebrasen, Cabanillasen, Larra-Belaguako Mata de Haya basoan, Azconan, Uitzin, Cortesko gazteluan, Iratxeko monasterioan, Erratzun, Artziko jauregian, Zuluetan, Kasedako San Zoilo ermitan, Eunateko Santa Maria elizaren kanpoaldean, Aurizberriko Trustabizkar bunkerrean, Urraul Garaiko Santa Fe monasterioan eta Jauntsaratsen egingo dira.