Programa abuztuaren 7tik 31ra garatuko da, eta arte eszenikoak Nafarroako kokaleku berezietara eramango ditu. Sarrera librea izango da, gonbidapena aurrez hartu ondoren
Oinak hodeietan programaren seigarren edizioa 2025eko abuztuaren 7a eta 31 artean egingo da. 17 konpainia eszenikok antzerkiko, zirkuko, magiako eta dantzako proposamenak eskainiko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko 16 kokaleku paregabetan. Nafarroako Gobernuaren Kulturako Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzearen Erakundeak eta Baluarte Fundazioak sustatzen dute zikloa, Nafarroako arte eszenikoetako elkarteekin eta jarduera horiek gauzatzen diren toki-erakunde desberdinekin elkarlanean. Programak NICDO enpresa publikoaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren babesa du. Programaren lehentasunezko helburuetako bat da jendez hustuta gelditzeko arriskuan dauden Nafarroako herriak sustatu, hedatu eta ikusgai egitea.
Ikuskizunetarako sarrera librea da, 50 eta 200 pertsona arteko edukiera mugatua bete arte (tokiaren arabera). Gonbidapenak Baluarteko salmenta-sisteman (HEMEN klikatu), Iruñeko entzunaretoko leihatiletan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen salmenta-puntuan eskura daitezke, edo emanaldiak izango diren lekuetan, emanaldia egin baino ordu bat lehenago.
2025eko edizio honetan arte eszenikoetako 17 konpainiak parte hartuko dute: antzerkiko zortzi izango dira, zirkuko hiru, dantzako lau eta magiako bi. Hain zuzen ere, hauek dira konpainiak: De Improviso, Amico Teatro, Iluna Producciones, Adriana Olmedo, Lorena Arangoa, Xabi Artieda, La Nave, Sakonera Produkzioak, Zirika Zirkus, Halako Ezpala, Levelibular, Qabalum, Paspez producciones, Akira Yoshida, Dinamo Danza, Itzal eta Compañía Teatros Mágicos.
Jarduerak ostegunetik igandera egingo dira, 16 kokaleku hauetan: Petilla Aragoi, Lizoain, Arizkun, Mata de Haya-Basoa (Larra-Belagua), Fiteroko monasterioa, Ablitas, Artazu, Iharnotz, Iratxeko monasterioa, Azkarate, Galbarra, Ollo, Eristaingo ermita, Cortesko gaztelua, Santa Fe monasterioa (Urraulgoiti) eta Ekai-Longidako zerrategi zaharra.