12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerrean film labur baten sorkuntzaren etapa guztiak aztertuko dira. Sarrerak agortu dira
Nafarroako Filmotekak Gazteentzako Zinema Tailerraren edizio berri bat egingo du: ekainaren 23tik 27ra Baluarten estreinekoz. Iruñeko auditoriuma eta inguruak plato zinematografiko bihurtuko dira lau egunez, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zazpigarren Artearen munduan esperientzia praktiko eta hezitzaile osoa eskainiz. Julio Mazarico zinemagile nafarraren zuzendaritzapean, parte-hartzaileek film labur baten sorkuntzaren etapa guztiak aztertu ahal izango dituzte: nozio teorikoak eta gidoiaren idazketa, filmazioa eta azken muntaia. Aurrez aurreko prestakuntza horrek zinema mutuan jartzen du arreta, eta estilo horrek plangintzan, planoen adierazkortasunean eta ikus-baliabideetan zentratzera gonbidatzen du, ikus-entzunezko hizkuntzari buruzko begirada kritikoa eta sortzailea sustatuz. Sormen-esperientzia teknologia digitalera egokituko da, eta, horri esker, parte-hartzaileek tresna berriekin esperimentatu ahal izango dute beren proiektuak sortzen, garatzen, gauzatzen eta editatzen.
Eduki praktikoez gain, zinemako klasikoen proiekzioak eskainiko dira, prestakuntza aberasteko eta analisi filmikoa sustatzeko. Film laburraren azken emaitza Filmategian proiektatuko da (iralean), zinemagile gazteei beren lana pantaila handian ikusteko aukera eskainiz.
Tailerra 10:00etatik 14:00etara izango da, harrera goiztiarreko aukerarekin 8: 30etatik aurrera familia kontziliazioa errazteko. Sarrerak agortu dira.