Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
16/05/2025

Jorge Blass magoak 'Flipar' ikuskizuna aurkeztuko du Baluarten bihar eta igandean

Madrilgo ilusionistaren show interaktibo berria bihar 20:00etan eta etzi 18:00etan iritsiko da Areto Nagusira. Sarrerak 20 eta 28 euro artean eskura daitezke

  • Jorge Blass
  • ilusionismo
  • magia Baluarte


Jorge Blass ilusionistak "XXI. mendeko magia" ekarriko du Baluarteko Areto Nagusira bihar (20:00etan) eta etzi (18:00etan). Bertan Flipar izeneko bere azken ikuskizuna aurkeztuko du, aurrekoak baino formatu handiagoarekin, ikuslearekin interaktiboagoa eta erritmo biziko 50 zenbaki ingururekin. Madrilgo magoak 2 urte baino gehiagoz lan egin du ikuslegoa aho zabalik utziko duten ilusio berriak eskaintzeko; esperientzia paregabe horretan, magiak aurrea hartzen dio teknologiari, ezinezkoa dena existitzen ez dela erakusteko.

Etiqueta Negra Producciones-ek ekoiztutako ikuskizun honetarako sarrerak 35, 30 eta 25 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.

Hollywoodeko Arte Magikoen Akademiak banatzen duen 2024ko Eszena Magoa saria (Stage Magician of the Year) jaso berri du Jorge Blassek. Bera izan da "Magiaren Oscar saria" bezala ezaguna den hau jaso duen lehen espainiarra. Bere ibilbidean zehar beste sari batzuk ere jaso ditu, hala nola Ascanio Saria –bere magia ekitaldi propioa sortzeagatik–, Magiako Sari Nazionala –Magiako Kongresu Nazionalak Valladoliden emana, Manipulazio kategorian dituen trebetasunengatik–, Frakson Saria urteko azti onenari, Espainiako Ilusionismo Elkarteak emana 17 urte besterik ez zituenean, edo Monte Carloko Urrezko Makilatxoa 19 urterekin.
Bere magiak ilusionismoaren ikonoak liluratu ditu, David Copperfield entzutetsuaren kasu. Los Angeleseko Dolby Theater-etik hasi eta Shangaiko Erakusketa Unibertsaleraino, mundu erdiko telebistetan zehar, milioika pertsona hunkitu ditu magia egiteko moduarekin.