Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan egingo den umorezko ikuskizunerako sarrerak salgai daude jada 20 eta 25 eurotan
Baluarteko Areto Nagusiak bakarrizketa hitzordu paregabea hartuko du heldu den azaroaren 14an, ostiralarekin, Agustín Jiménez, Andoni Agirregomezkorta eta Aroa Berrozpe umoristen eskutik. Arratsaldeko 20:00etan hasiko den umore ikuskizunean, hiruek beren umore onena ekarriko dute gurera bakarrizketa apartekin. Sarrerak 20 eta 25 eurotan www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.
ANDONI AGIRREGOMEZKORTAk euskaldunei egotzitako topiko guztiak aztertzea eta desmuntatzea erabaki du, iparraldeko txitxarroitik hasi, matriarkatutik pasa eta turismo gastronomikoraino, prezioak ikusita, turismo astronomikoa deitu beharko litzatekeena. Nor hobeto misio honetaz arduratzeko bera bezalako ostatuko euskaldun bat baino?
AGUSTÍN JIMÉNEZek bere burua entretenimenduko ingeniari gisa definitzen du. Hori esaten du, lehenik eta behin, itxura ona duelako eta errespetu handia ematen duelako, eta, bigarrenik, hiru hamarkada baino gehiagoz bere bizitza modu posible guztietan entretenitzen eman duelako. Onenengandik ikasi du, estilo propio eta originala inoiz galdu gabe. Eta txarrenetatik alkoholik gabe ahazten saiatu da.
AROA BERROZPEk ez du inor axolagabe uzten, aurrez aurre duen publikoarekin hain zuzena delako. Emakume batek bere bizitzan zehar aurkitzen dituen traba guztien errepasoa egiten du: sexuala, ezkontzakoa, lanekoa, etab. Erriberako doinua eta bere harrabotsa asko erabiltzen ditu, eta, beraz, publikoak enpatia sentitzen du bere istorioekiko.