Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
21/03/2026

Gaur, 'El fantasma de la ópera' musikalaren bi emanaldi berri Areto Nagusian

Musikal ospetsua gaur 17:00etan eta 21:00etan izango da ikusgai Areto Nagusian. Sarrerak salgai daude

  • Fantasma ópera
  • musical Baluarte
  • Temporada FB 25-26

Baluartek Andrew Lloyd Webberren El fantasma de la ópera musikal ospetsuaren bi emanaldi berri hartuko ditu gaur arratsaldean, 17:00etan eta 21:00etan, Baluarte Fundazioaren 25-26 Denboraldi Nagusiaren baitan. Broadwayko karteldegian luzeena eta garai guztietako arrakastatsuenetakoa den musikal honek Areto Nagusia Parisko Garnier Opera bihurtu du bihar arte, XIX. mendean girotutako istorioa garatzen den lekua. Protagonisten roletan, Daniel Digesek (Los Miserables, Kinky Boots) Erik mamu misteriotsu eta oinazetua antzeztuko du; Ana San Martin (Mar i Cell, El Médico) Christine Daaé izango da, Raoul Chagny bizkonde ederrarekin maitemindutako soprano gaztea, Guido Balzarettik (Los Miserables, El Médico) bizia emango diona.

El fantasma de la ópera lanak Parisko Operan bizi den pertsonaia mozorrotu baten istorioa kontatzen du, eta beldurra zabaltzen du antzokiaren zuzendaritzan eta aktore taldean. Christine Daaé izeneko soprano gazte batez maitemintzen da, eta bere talentu apartak lantzen ditu, eskura dituen metodo bihurri guztiak erabiliz…

Musika ikuskizun honetarako sarrerak 57€, 64€ eta 69€ balio dute (30 urtetik beherakoak, 46€, 51€ eta 55€) eta Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea Merkataritza Gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 57,95 / 64,95 eta 69,95 eurotan, eta 30 urtetik beherakoek 46,95 / 51,95 eta 55,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).