Musikal ospetsua gaur 17:00etan eta 21:00etan izango da ikusgai Areto Nagusian. Sarrerak salgai daude
Andrew Lloyd Webberren El fantasma de la ópera musikal ospetsua (Broadwayko karteldegian luzeena eta garai guztietako arrakastatsuenetakoa) Iruñeko auditorioan izango da gaur bi emanaldi berrirekin, 17:00etan eta 21:00etan, Baluarte Fundazioaren 25-26 Denboraldi Nagusiaren baitan. Musikalak Baluarteko Areto Nagusia Parisko Garnier Opera bihurtuko du igandera arte, XIX. mendean girotutako istorioa garatzen den lekua. Protagonisten roletan, Daniel Digesek (Los Miserables, Kinky Boots) Erik mamu misteriotsu eta oinazetua antzeztuko du; Ana San Martin (Mar i Cell, El Médico) Christine Daaé izango da, Raoul Chagny bizkonde ederrarekin maitemindutako soprano gaztea, Guido Balzarettik (Los Miserables, El Médico) bizia emango diona.
El fantasma de la ópera lanak Parisko Operan bizi den pertsonaia mozorrotu baten istorioa kontatzen du, eta beldurra zabaltzen du antzokiaren zuzendaritzan eta aktore taldean. Christine Daaé izeneko soprano gazte batez maitemintzen da, eta bere talentu apartak lantzen ditu, eskura dituen metodo bihurri guztiak erabiliz…
Musika ikuskizun honetarako sarrerak 57€, 64€ eta 69€ balio dute (30 urtetik beherakoak, 46€, 51€ eta 55€) eta Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea Merkataritza Gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 57,95 / 64,95 eta 69,95 eurotan, eta 30 urtetik beherakoek 46,95 / 51,95 eta 55,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).