bROTHERS iN bAND taldeak dIRE sTRAITS - BROTHERS IN ARMS European Tribute Tour ikuskizun berria aurkeztuko du, Brothers In Arms disko ikonikoaren lau hamarkada baino gehiago ospatzen. Sarrerak salgai jarriko dira bihar
bROTHERS iN bAND 2027ko maiatzaren 14an itzuliko da Baluartera (20:30ean), dIRE sTRAITS - BROTHERS IN ARMS European Tribute Tour ikuskizun berria aurkezteko, dIRE sTRAITS taldearen omenezko nazioarteko ikuskizunik handientzat jotzen dena. Emanaldi horrekin, Brothers In Arms disko ikonikoaren lau hamarkada baino gehiago eta 1985-86ko mundu bira ospatuko ditu. bROTHERS iN bAND-ek Frantzia, Alemania, Luxenburgo, Portugal, Herbehereak, Belgika, Erresuma Batua, Espainia, Kolonbia, Peru eta Mexiko zeharkatu ditu, eta Mark Knopflerren talde hilezkorraren etapa desberdinak birsortu ditu.
Areto Nagusian izango den kontzerturako sarrerak 43€ eta 46€ balio du eta bihar goizeko 11:00etatik aurrera erosi ahal izango dira Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 46 eta 49 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.
Angelo Fumarola bikainaren ahots eta gitarra bakarlaria, bROTHERS iN bAND bandan Mark Knopflerren rola interpretatuz, ez da ahotsa eta Knopflerren gitarra estilo nahastezina emulatzera mugatzen, baizik eta esentzia, adierazkortasuna eta emozioak gitarraren bidez transmititzeko trebetasun ikusgarria bereganatzen ditu, Knopflerrek orain imajinario kolektiboan errotuta dauden eta musika modernoaren historiaren parte diren doinuekin gidatzen gintuen garaira eramanez.
Ekoizpen berri honekin, bROTHERS iN bAND taldeak, dIRE sTRAITS 1985ean eta 1986an mundua konkistatzera eraman zuen bira ikaragarria birsortzen du, arreta handiz hautatutako errepertorio batekin, Mark Knopflerren bandaren interpretazio handiekin musika etapa ahaztezin hartara garamatzana, eta jada mitikoak ziren kontzertu haien magia eta esentzia berpiztuz.
Angelo Fumarola: Ahotsa & Gitarra Bakarlaria
Antonio Abad: Gitarra Erritmikoa & Koruak
Miguel Queixas: Bateria
Fernando Abenza: Baxu Elektrikoa & Koruak
Nacho Samena: Pianoa & Teklatuak
Ángel Fernández: Teklatuak, Sintetizadoreak & Koruak
Sander Ulloa: Saxoak, Txirula, Perkusioak & Koruak