Robin Torres protagonista duen ikuskizun musikalak talde espainiarraren arrakasta handiak bilduko ditu 2027ko otsailaren 19an. Sarrerak salgai daude dagoeneko
Badira belaunaldiz belaunaldi entzuleen oroimenean gordetzen diren eta emozionatzen jarraitzen duten abestiak. Mecano taldearenak dira, zalantzarik gabe, horietako asko. Premisa horrekin itzuliko da Baluartera Hija de la Luna, Robin Torres protagonista duen ikuskizuna. Espainiako pop musikaren talde garrantzitsuenetako baten unibertsoan barrena bidaia musikala proposatzen du ikuskizunak. Hitzordua 2027ko otsailaren 19an izango da, 21:00etan, Baluarteko Areto Nagusian.
Ikuskizun honetarako sarrerek 35 eta 40 euro balio dute, eta dagoeneko salgai daude Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez: 35,95 eta 40,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Horrez gain, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.
Kritikak «1992ko Mecanorako itzulera» edo «taldeari buruzko ikuskizunik onena» dela esan du. 2016an sortu zen proiektua, espainierazko pop musikaren talde garrantzitsuenetako bati omenaldia egiteko. Kontzertuak omenaldia gainditzen duen eta benetako ikuskizun musikal bihurtzen den erreprodukzio ia zehatza eskaintzen dio publikoari. Bederatzi urteko biraren eta Espainian eta Latinoamerikan emandako 300 kontzertu baino gehiagoren ondoren, eszenatokietara itzuliko da Mecano taldearen ibilbideko birarik garrantzitsuenean oinarritutako ikuskizun berriarekin: Descanso dominical. Disko hori taldearen salduena izateaz gain, ospea eman zion eta belaunaldi askorentzat gaur egun den musikaren kondaira bihurtu zuen.